XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkaine

Herri pollita da Azkaine, lore bat iduri iguzkiari idekia, mendien maldan.

Zer aphaindura ez du hartu Ama Birjinaren errezebitzeko?.

Gehiago izanen beitzen, haize euri hura gabe.

Bihotzak aphainduago dira bazterrak baino.

Jendea han da dena, kartsutasun osoan, apez lerro haren ondotik.

Geldi-aldi laburra egin dauku zeruko Ama onak, bainan, dena ona eta baliosa.

Urrugna

Aroa alde dute Urrugnarrek.

Hedoi bakar batzu zeru zolan.

Holetako kartierak eginak ditu lan ederrak: arku, eta girlanda, lore andana, denak handienean emanak dira.

Karrika ez gutiago, izaitekotz gehiago... Alainan, noblesse oblige.

Eliza barneko zeremonia hura ez dugu ahantziko, ez guk ez ondotik heldu direnek.

Gauerdiko meza denboran, aldar'aintzindea eriez bethetzen da.

Gaicho eriak!.

Hetan ezagutu dugu, Lascanoteguy, jaun apeza, Aldudako jaun erretora.

Aldudarrek eta Baigorryko kantonamenduak atseginekin jakinen du erretor maitea elizan zela Ama Birjinaren othoizten.

Eriek egin dute othoitz, jendek ere erientzat.